Edukira joan

1999ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2003
1999ko Galesko Biltzar Nazionalerako
hauteskundeak
1999ko maiatzaren 6a
Galesko Biltzar Nazionaleko 60 eserlekuak
31 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea
%46,3
Galesko Alderdi Laborista
Alun Michael
Barruti bozak 384.671 %37,6
Zerrenda bozak 361.657 %35,4
Eserlekuak 28
Plaid Cymru
Dafydd Wingley
Barruti bozak 290.572 %28,4
Zerrenda bozak 312.048 %30,5
Eserlekuak 17
Galesko Alderdi Kontserbadorea
Rod Richards
Barruti bozak 162.133 %15,8
Zerrenda bozak 168.206 %16,5
Eserlekuak 9
Galesko Liberal Demokratak
Michael German
Barruti bozak 137.857 %13,5
Zerrenda bozak 128.008 %12,5
Eserlekuak 6
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke.
Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez
hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Alun Michael
Laborista

1999ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 6an izan ziren, eta Galesko Biltzar Nazionalerako lehenengo hauteskundeak izan ziren. Hauteskunde horien bidez Biltzar Nazionalaren I. legealdiko 60 biltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 40k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten.

Hauteskundeen parte-hartzea %46,3koa izan zen, Biltzar Nazionalerako inoizko parte-hartzerik altuena. Alderdi Laboristak garaipena eskuratu zuen arren, ez zituen gehiengo osoa izateko eserleku nahiko lortu, eta ondorioz koalizio gobernua osatu zuen Liberal Demokratekin. Bestalde, Plaid Cymru alderdi nazionalistak haren historiako emaitzik hoberenak lortu zituen, eta Biltzar Nazionalean inoiz izan duen eserleku kopururik altuena eskuratu zuen.

Hauteskunde legea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ordezkaritza proportzional misto»

Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeetan ordezkaritza proportzional mistoa (MMP) da erabiltzen den hauteskunde sistema. Biltzar Nazionaleko 60 biltzarkideetatik 40 hautesbarrutien bidez hautatzen dira, eta gainerako 20ak D'Hondt metodoa MMP sistemara aplikatuz.

Gales 40 hautesbarrutitan dago banatuta (Komunen Ganberarako hauteskundeetako hautesbarruti ber-berak), eta hautesbarruti horiek 5 eskualde osatzen dituzte: Gales Erdialdea eta Mendebaledea, Ipar Gales, Hego Gales Mendebaldea, Hego Gales Erdialdea, eta Hego Gales Ekialdea. Hautesleek bi boto eman behar dituzte: "barruti botoa", haien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko; eta "zerrenda botoa" edo "eskualde botoa", haien eskualdeko 4 ordezkariak hautatzeko. Bi boto horiek ez dute zertan alderdi berarentzat izan, eta ondorioz alderdien barruti boto kopurua eta zerrenda boto kopurua normalean ez da berdina izaten.

1999ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak[1]

Alderdia Ordezkaritza proportzional mistoa Eserlekuak
guztira
Hautesbarrutiak Eskualdeak
Bozak % Eserlekuak Bozak % Eserlekuak Guztira %
Galesko Alderdi Laborista (Lab) 384.671 37,6 27 361.657 35,4 1 28 46,7
Plaid Cymru (PC) 290.572 28,4 9 312.048 30,5 8 17 28,3
Galesko Alderdi Kontserbadorea (Con) 162.133 15,8 1 168.206 16,5 8 9 15,0
Galesko Liberal Demokratak (LibDem) 137.857 13,5 3 128.008 12,5 3 6 10,0
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea (GPIW) 1.002 0,1 0 25.858 2,5 0
Alderdi Laborista Sozialista (SLP) 10.720 1,0 0
Lege Naturala Alderdia (NLP) 3.861 0,4 0
Alderdi Sozialista Batua 3.967 0,4 0 3.590 0,4 0
Britainiako Alderdi Komunista (CPB) 609 0,1 0 1.366 0,1 0
Independenteak 30.554 3,0 0
Laborista Independentea 4.134 0,4 0
Besteak 7.736 0,8 0 4.673 0,5 0
Guztira 1.023.225 100 40 1.019.987 100 20 60
Zerrenden bozak
Alderdiak Ehunekoak
Laborista
35.4%
Plaid Cymru
30.5%
Kontserbadorea
16.5%
LibDem
12.5%
Berdeak
2.5%
SLP
1%
Besteak
1.6%
Biltzar Nazionaleko eserlekuak
Alderdiak Eserlekuen ehunekoak
Laborista
46.67%
Plaid Cymru
28.33%
Kontserbadorea
15%
LibDem
10%


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Galeseraz)(Ingelesez) «Canlyniadau’r etholiad - Election results» Senedd Cymru (Noiz kontsultatua: 2020/6/7).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]